BALIABIDEAK ETA JARDUERAK


HITZ HODEIA

Proiektu honetan zehar, taldeka, esaera ezberdinen lanketa egin duzue. Jada, heldu da garaia egindakoa gainontzekoei aurkezteko, ezta? Horretarako, oraingoan Wordart tresna izango dugu oinarri.

Baina, zer da Wordart? - galdetuko diozue zeuen buruari. Wordart hitz hodeiak sortzeko online baliabide bat da (wordart.com) ← estekan klik eginez tresna ezagutzeko aukera duzue!

Orain zuen txanda da! Atxikitutako “hitz hodeia” adibidetzat, zuen esaera eta hau egoki azaltzeko beharrezkoak diren hitz gakoak kontuan izanik, gustuko eta aurkezpenerako baliagarria den hitz hodei bat sortu behar duzue. Animo, lortuko duzue!




GURUTZEGRAMA

Proiektua bukatzen gabiltza eta zenbat ikasi dugun neurtzeko, ebaluatzeko, Gurutzegrama bat sortu dugu. Gurutzegrama hau Educaplayn sortu dugu, bertan, hainbat jolas mota sortu daitezke.

Hitz-joko honetan gaztelaniaz aritu beharko zarete, 12 hitz klabe asmatu beharko dituzue baina horretarako adi! Pistak ondo irakurri-ikusi, esaera asmatu eta, ostean, hitz klabea gurutzegraman idatzi.

Baietz lortu! ✊👏


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KONTZEPTU MAPA