NORTZUK GARA

Kaixo! Berrimet masterrean ezagutu garen hiru irakasle gara: Arrate, Belen eta Munia. Arrate eta Muniak PT moduan eskarmentu handia dute eta Belen Gaztelerako irakaslea da, nahiz eta Euskara ikasgaia ere landu duen. Eskola inklusiboa izan dadin nahi dugu eta gelatara PTa eta ikasgaiko irakaslea elkarrekin sartzen gara. Ikasleak eurak ikaskuntza prozesuetan protagonista izan daitezen nahi dugu eta horretan bidelagun izatea gustatuko litzaiguke. Blog hau ere lagungarria izango zaigula iruditzen zaigu Gaztelera eta Euskara materiak lantzeko tresna baita, gu guztion jardunarekin hornitzeko xedea duena. Eta, noski, elkarren arteko komunikazioa hobetzen laguntzen badu, primeran!Horixe da gure nahia!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KONTZEPTU MAPA