ESAERAPILA PROIEKTUA

PROIEKTUAREN AZALPENA


Atsotitzak edo esaera zaharrak gure ahozko komunikazioa aberasteko esamoldeak izan daitezke. Belaunaldiz belaunaldi igorri diren esaerak dira eta baserri giroan hobekien gorde badira ere, guk ere erabili ditzakegu. Izan ere, atsotitzek jende arruntaren filosofia, beraien pentsamoldea, nortasuna eta izakera agertzen dituzte. Hortaz, esaera zahar batzuk berehalakoan ulertuko baditugu ere, beste batzuen jatorria eta esanahia ikertuko dugu proiektu honetan. Bitartean, twitterreko kontuetan biltzen joango gara guztiak #esaerapila etiketan. Ados? Gustuko lekuan, aldaparik ez!! 😀💪



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KONTZEPTU MAPA